Gure enpresa
EAEn kokaturiko kooperatiba bat gara, haragiaren sektorean 30 urtetik gorako eskarmentua duena.
Gure zerbitzuen ardatza behi-, txerri-, ardi-, hegazti-haragia eta prestatutako produktuak hornitzea eta banatzea da.
Gure produktuaren aukeraketaren kalitatea eta gure bezeroen hamarkada luzeetako leialtasuna dira gure bermeak.
Osasun-araudi eta -eskakizunetara egokitutako instalazioak ditugu; besteak beste, gure zatikatze-gela eta ontziratze-gela.
Gure kalitate-sistemari eta tenperaturaren zein hezetasunaren kontrolari esker, haragia kontserbatzeko puntu ezin hobea dugu.
Produktu-banaketarako gure sarea:
Geure furgoneta- eta kamioi-flota dugu, banaketa koordinaturik egiten duena. Hala, azkar eta eraginkortasunez heltzen gara Gipuzkoako eremu handi batera.
Zerbitzu nazionaletarako, banaketa astelehenetik ostiralera, entrega 24/48 ordu bitartean (entregaren jarraipena)